viernes, 31 de octubre de 2014

KLASE PRAKTIKOA (hirugarren astea)

Heldu bezain pronto taldeka jarri gara, nire taldea, Larak, Asierrek, Aitorrek eta laurok osatzen dugu. Denon artean google sites bat osatu dugu eta oraindik ez dakigu oso ondo zein den jarraitu behar dugun bidea baina denbora pasa ahala, ziur oso baliagarria izango dela guretzako eta ondo egingo dugula.

Sortutako sitesak HEZITEKNIA du izena, Izen hori erabakitzearen arrazoia, hitz konposatu hori hezi eta teknologia hitzek osatzen dutela da. Guretzako teknologiak hezkuntzan, gaur egun daukan garrantzia baino askoz gehiago izan behar zukeen, beraz hori aldatzeko eta aurrera pausuak emateko prest gaude, jendeari baliabide eta praktika onei buruz hitz egiteko eta denon artean aurrera pausu bat emateko. Horregaitik, lanean jarraituko dugu, informazioa bilatuz, baliabide desberdinei buruz informatuz...gure helburua lortzeko asmoz.

jueves, 30 de octubre de 2014

KLASE TEORIKOA (hirugarren astea)

Gaurko egunean, lehenengoz, bideo bat ikusi dugu, visiones disruptivas de la educacion izenekoa. Maria Acaso hezkuntzaren eboluzioari buruz hitz egiten agertzen zen bideo horretan. Maria Acaso arte hezkuntzan espezializatutako irakasle eta ikertzaile espaniarra da.

Mariak bideoan azaldu dituen ideia nagusiak, "poder", "invisible", "información" eta "conocimiento " dira. Berak dioenez, hezkuntza disruptiva batean lan egin behar da, teknologia berriak  barneratu behar dira hezkuntza, twiter, skype, besteak beste. Horrez gain, teknika berriak erabili behar dira, musika arte contenporaneoa...

Ondoren ikus dezakezue ikusitako bideoa.

viernes, 24 de octubre de 2014

Hemen uzten dizuet oso interesgarria iruditu zaidan bideo bet. Batuz, guk ere lortu genezake, bidezko hezkuntza batengatik indarrak batu ditzagun!



IRAKURGAIA: IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaurko testu bat irakurri behar izan dugu, IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia testua. Arestian esandakoarekin erlazionatuta dago, teknologiak duen garrantzia eta eragina hezkuntzan.

Azkenengo urteetan gure gizarteak izugarrizko aurrerapenak izan ditu arlo desberdinetan: ekonomian, kulturan eta abar baina aldaketarik nagusienak teknologian eman dira. Aurrera pausu handiak eman dira teknologiari dagokionez, hala ere, hezkuntzan ez da ezer aldatu. Logikoena hezkuntzak eta teknologiak bat egitea izango litzateke baina irakasleak duten baliabide eza eta prestakuntza eza da hori ez gertatzearen arrazoietako bat.

Gaur egun umeak, eskoletan, aspertu egiten dira, ez daude motibatuta. Atentzioa galtzearen arrazoi nagusia hauxe da: hezkuntzak ez duela inolako aldaketarik jaso bera inguratzen duenak izugarrizko eboluzioa izan duen bitartean. Teknologia berriek ikasleen aktibotasunean, talde lanean, gaien arteko eta errealitatearekiko loturetan eta motibazioan eragiten du.

Hezkuntzan, gauzak, orain dela 50 urte egiten ziren moduan egiten jarraitzen ditu gaur egun, eta normala da umeak aspertuta egotea. Haiek etxera doazenean interneten ibiltzen dira haiei atentzioa deitzen dielako baina denek ez dituzte baliabide berak eta badaude batzuk ez dutenak etxean internetik edo teknologia berrik, beraz, prestakuntza hori denei eskaini behar zaie eskolan denek izan behar dute eskubidea. Imajinatu ze garrantzi izango duen teknologia ume horiek nagusiak direnean gaur egun duen garrantzia ikusita. Beraz, honi guztiari konponbide arin eta baliagarria bilatu behar zaio.

Hauek dira nik proposatzen ditudan bi galderak:

  • Hain lagungarriak badira teknologia berriak ikasleentzako haiek motibatuta sentitzeko eta haien sormena garatzeko adibidez zergatik ez du hezkuntzak eboluzionatzen eta eskola web 2.0 aplikatzen edo erabiltzen eskola guztietan?
  • Zergatik irakasleak munduko pertsonarik inportanteenetarikoak izanda duten beharra dela eta ez dira gai teknologia berrien bidez lan egiteko, zergatik ez dugu jasotzen behar dugun beste jakintza horretarako?Ez ahal dago gure gizartea prestatua?

Hauek dira niretzako bost hitz gako: teknologia, hezkuntza, ikasleak, baliabide didaktikoak, IKT. Hemen uzten dizuet testua hobeto uler dezazuen aurkitu dudan eskema argi bat Garazi Aizpeoleak egindakoa:

KLASE PRAKTIKOA (bigarren astea)

Gaurkoan blogarekin lanean jarraitu dugu. Hau guztia, gutxika-gutxika forma hartzen ari da. Hasieran ia-ia blog bat zer zen ere ez nekien, eta are gutxiago nola sortzen zer ezta nola apaintzen zen. Baina momentu honetan nahiko enteratuta nabil, nire zalantzak argitu ditut eta trasteatzen ibili naizenez nire burua ondo ikusten dut eta gainera atsegina iruditzen zait blogaren kontu hau. Beraz, oso pozik nago mundu izagarri honetan aurrera pausu bat ematearren. 

Gustoko dudan abesti bat da jarraian jarriko dizuedana, abesti honek asko laguntzen dit kontzentratzeko eta gogor lan egiteko.


jueves, 23 de octubre de 2014

KLASE TEORIKOA (bigarren astea)

Gaurkoa klase arraro samarra izan da, hogei baino ez gara klasean egon, LOMCE dela eta Espainiako sindikatuek proposatu duen grebagatik. Horregatik, denok egongo bagina egin ezingo genituzkeen gauzak egin ditugu: zalantzak galdetu, ideiak proposatu eta gure artean gehiago ezagutu.

Horrez gain, irakasgai honetan izango dugun metodologiaz aritu gara. Bi aukera proposatu dizkigu Alaitzek eta guk horietako bat hautatu dugu, ikasketa kolektiboa sustatzen duen aukera, erronka berria izango da guretzako. Metodologia desberdina da, lau talde dokumentatzaile egongo dira eta horiek besteon lana aztertu eta gu animatu beharko gaituzte. Aukera hau hautatzearen arrazoi nagusia hauxe da: Guk etorkizunean eskolak emango ditugu eta gure lan egiteko era gaur egunekoa baino askoz garatuagoa izatea espero dugu, baliabide teknologikoak erabiliz adibidez, horretarako ikasi behar dugu eta nire aburuz metodologia honek laguntza handia eskainiko digu horretarako. Denon artean lagunduko gara gure helburua lortzeko.

sábado, 18 de octubre de 2014

KLASE PRAKTIKOA (lehenengo astea)

K(i)likatik bloga trasteatzen ibili naiz, hortik, pasa den urteko ikasleek egindako blogak ikusi ditut. Beraz, lanetako bat imajinatu dut: blog bat eraikitzea. Normala den moduan, blog horien gai nagusia, hezkuntza da. Baina horrez gain hainbat gauza batzuk ere agertzen ziren. Arlo edo aspektu desberdinetako berriak, bideoak, haientzako interesgarria den edozer gauza. Denok desberdinak garen heinean, blogak ere desberdinak dira bakoitzak gure interesak eta gustuko gauzak ditugulako.

Ni pertsonalki, ez naiz oso aditua mundu honetan, berria da niretzat blogaren kontu hau baina nola egiten den jakiteko nahia sortu dit, beraz, gogoa dut. Aurten lan indibiduala izango da baina ez da guztiz indibiduala, denon artean konpenetratuko garelako eta besteen laguntza izango dugulako. Azken finean, pertsona bakoitzak gauza berdina era desberdinean ikusten du eta hori oso aberatsa da denok batera gauza handia sortu dezakegulako.

viernes, 17 de octubre de 2014

KLASE TEORIKOA (lehenengo astea)

Gaur IKT-ko lehen klasea izan dugu. Galduta sentitu naiz hasieran IKT-k zer esan nahi zuen ere ez nekien. Horretaz aparte, nahiko berria naiz teknologiaren mundu honetan. Gustatzen zaidana baino gehiago gustatzea gustatuko litzaidake eta badut jakin-mina irakasgai honengan. Azken finean, etorkizunean, nire ikasleak haientzat baliagarria den modu batera irakatsi nahi diet. Horregatik, gaur egun teknologiak garrantzi handia badu, ez dut imajinatu nahi haiek nagusiak direnean.

Klasea hasteko ikasgaiaren aurkezpena egin du irakasleak eta orokorrean nahiko galduta aurkitu gara denak, berria da guretzat. Hausnarketa zati bat ere izan dugu, begiak itxi, hankak zoruan finkatu eta irakasleak informatikari buruzko galdera batzuk egin dizkigu. Begiak zabaltzean burutik pasa zaigun guztia idatzi behar izan dugu paper batean. Nire kasuan praktiketan egon naizen eskolako ikasleak etorri zaizkit burura. Nire irakasleak ez zuen erabiltzen teknologiarik: ez arbel digitalik ezta ordenagailurik ez ezer. Nik imajinatu dut kontrakoa, haientzat baliagarria den zerbait nahi dudalako. Arbel digitalarekin eta baita informatika ematen imajinatu ditut.

Heme uzten dizuet interesgarria iruditu zaidan bideotxo bat eta nahi baduzue komentatu!!!