viernes, 24 de octubre de 2014

IRAKURGAIA: IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaurko testu bat irakurri behar izan dugu, IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia testua. Arestian esandakoarekin erlazionatuta dago, teknologiak duen garrantzia eta eragina hezkuntzan.

Azkenengo urteetan gure gizarteak izugarrizko aurrerapenak izan ditu arlo desberdinetan: ekonomian, kulturan eta abar baina aldaketarik nagusienak teknologian eman dira. Aurrera pausu handiak eman dira teknologiari dagokionez, hala ere, hezkuntzan ez da ezer aldatu. Logikoena hezkuntzak eta teknologiak bat egitea izango litzateke baina irakasleak duten baliabide eza eta prestakuntza eza da hori ez gertatzearen arrazoietako bat.

Gaur egun umeak, eskoletan, aspertu egiten dira, ez daude motibatuta. Atentzioa galtzearen arrazoi nagusia hauxe da: hezkuntzak ez duela inolako aldaketarik jaso bera inguratzen duenak izugarrizko eboluzioa izan duen bitartean. Teknologia berriek ikasleen aktibotasunean, talde lanean, gaien arteko eta errealitatearekiko loturetan eta motibazioan eragiten du.

Hezkuntzan, gauzak, orain dela 50 urte egiten ziren moduan egiten jarraitzen ditu gaur egun, eta normala da umeak aspertuta egotea. Haiek etxera doazenean interneten ibiltzen dira haiei atentzioa deitzen dielako baina denek ez dituzte baliabide berak eta badaude batzuk ez dutenak etxean internetik edo teknologia berrik, beraz, prestakuntza hori denei eskaini behar zaie eskolan denek izan behar dute eskubidea. Imajinatu ze garrantzi izango duen teknologia ume horiek nagusiak direnean gaur egun duen garrantzia ikusita. Beraz, honi guztiari konponbide arin eta baliagarria bilatu behar zaio.

Hauek dira nik proposatzen ditudan bi galderak:

  • Hain lagungarriak badira teknologia berriak ikasleentzako haiek motibatuta sentitzeko eta haien sormena garatzeko adibidez zergatik ez du hezkuntzak eboluzionatzen eta eskola web 2.0 aplikatzen edo erabiltzen eskola guztietan?
  • Zergatik irakasleak munduko pertsonarik inportanteenetarikoak izanda duten beharra dela eta ez dira gai teknologia berrien bidez lan egiteko, zergatik ez dugu jasotzen behar dugun beste jakintza horretarako?Ez ahal dago gure gizartea prestatua?

Hauek dira niretzako bost hitz gako: teknologia, hezkuntza, ikasleak, baliabide didaktikoak, IKT. Hemen uzten dizuet testua hobeto uler dezazuen aurkitu dudan eskema argi bat Garazi Aizpeoleak egindakoa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario