jueves, 23 de octubre de 2014

KLASE TEORIKOA (bigarren astea)

Gaurkoa klase arraro samarra izan da, hogei baino ez gara klasean egon, LOMCE dela eta Espainiako sindikatuek proposatu duen grebagatik. Horregatik, denok egongo bagina egin ezingo genituzkeen gauzak egin ditugu: zalantzak galdetu, ideiak proposatu eta gure artean gehiago ezagutu.

Horrez gain, irakasgai honetan izango dugun metodologiaz aritu gara. Bi aukera proposatu dizkigu Alaitzek eta guk horietako bat hautatu dugu, ikasketa kolektiboa sustatzen duen aukera, erronka berria izango da guretzako. Metodologia desberdina da, lau talde dokumentatzaile egongo dira eta horiek besteon lana aztertu eta gu animatu beharko gaituzte. Aukera hau hautatzearen arrazoi nagusia hauxe da: Guk etorkizunean eskolak emango ditugu eta gure lan egiteko era gaur egunekoa baino askoz garatuagoa izatea espero dugu, baliabide teknologikoak erabiliz adibidez, horretarako ikasi behar dugu eta nire aburuz metodologia honek laguntza handia eskainiko digu horretarako. Denon artean lagunduko gara gure helburua lortzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario