Mostrando entradas con la etiqueta Baliabide didaktikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Baliabide didaktikoak. Mostrar todas las entradas

jueves, 18 de diciembre de 2014

AGURRA

Sarrera honetan lauhilabetean zehar egindako ibilbidea azaldu nahi dizuet baina letrak bakarrik erabili beharrean argazkiak ere partekatu dutut nire sentipenak, emozioak, beharrak eta abar zuei transmititzeko eta primeran uler dezazuen:



Oker ez banago Urriak 17an edo izan nuen lehen kontaktua irakasgai honekin, ez zen guztiz berria niretzako hala ere ez zitzaidan batere interesgarria iruditzen, egia esan, ez nengoen motibatuta.




Egunak aurrera joan ahala, informazio asko jasotzen hasi ginen, nahiko arraroa zen dena guretzat, ez genituen mugarik, hau da, galduta sentitzen ginen. Izan ere, inork ez zigun esaten zer egin behar zen eta zer ez, beraz, blokeatuta geunden.




Bakoitzak bere bloga eratu zuen, hasieran ez zitzaidan gustatzen ez nekielako erabiltzen, baina aitortu behar dut uste baino errazagoa dela blog bat sortzea eta nohizbehinka gauzak partekatzera "engantxatzen" duela. Oso erraza da bere funtzionamendua eta pozik sentitzen nintzen erabiltzen jakitearren.




Gauzak aldatu ziren google sites-a eraiki behar genuela kontatu zigutenean, ni oso pozik nenbilen blogarekin eta orain sitesa sortu beharra, zerotik hasi eta horrek dakarren guztia...Nire barnean sortu zen sentimendua ondoko irudiak oso ondo isladatzen du. Berriz ere, mendiaren tontorrera heltzeko mendi guztia igo beharra... Baina trastatzen hasi ginen gure barnean sentsazio hobeak sortzeko asmoz, hala ere, denbora pasatzen zen eta guk lan asko genuen egiteko. Galduta sentitzen ginen, denbora galtzen ari bagina. Gainera, ez genekien oso ondo zer egin behar genuen.




Egun baten gure gaia, Baliabide onak eta Praktika onak, aurrera ateratzeko ideia oso ona bururatu zitzaigun eta buru belarri lanean hasi ginen sites-a eta ondoren aurkezpena prestatzen.




Uste dut azkenean oso lan polita egin dugula bai nire taldeak baita praktikako talde guztiak ere, irakasgai honetan hainbat momentu txar baina beste hainbat on izan ditugu. Azken finean, denon artean lan polita egin dugula uste dut eta irakasgai honetan gauza asko ikasi ditut, gehien bat programa berriak eta plataforma berriak ezagutu eta erabiltzen ikasi dut, hau da, irakasleak garenean oso erabilgarriak izango diren baliabideak eta irakasgai hau izan baino aurretik ez nuen imajinatu ere ez egiten hainbeste zeudenik eta hain lagungarriak zirenik. 

Nire aburuz, mugarik ez edukitzeak eta askatasunak egin digu irakasgai honekiko erresistentziak jartzea, hau da, helburua lortzeko egunero zer egin behar den esan ez izanak oso galduta sentiarazi digu. Asko ikasi dut irakasgai honek jarraitu duen metodologiatik, nahiz eta hasieran ez gustatu. Gainera, hasieran ez nengoen batere motibatuta eta orain uste dut oso erabilgarriak direla IKTak umeentzako eta irakasleok horretaz jakin behar dugula eta benetan interesa dut gai honekiko.
 



miércoles, 17 de diciembre de 2014

KLASE PRAKTIKOA (Bederatzigarren astea)

Oraingo asteko klase praktikoetan aurkezpenen momentua izan da, klase guztiari hiruhilabetean zehar egindakoa aurkeztea tokatzen zen eta orokorrean oso ondo egon dira guztiak, azalpenez gain guk egiteko ariketa praktikoak egon dira, alderantziz planteatutako aurkezpenak...

Gehien gustatu zaidana teknografiak izan dira, klaseko batzuek gai hori jorratu dute eta oso gustuko izan dut akabuko emaitza bideo oso politak egin dituzte eta danok egin beharko genuke bat. Hemen uzten dizuet adibIderen bat: TEKNOGRAFIAK

Guk gure gaiaren aurkezpena egin dugu, praktika eta baliabide onak eta nire aburuz oso lan polita gelditu da amaieran, hainbat baliabide desberdinei buruz ikasi dut eta klasekideak parte hartu dezaten egin dugu, beraz, oso pozik nago lortutakoarekin. HEZITEKNIA. Hau da guk sortutako sites-a eta begiradatxo bat bota nahi  izanez gero hemen uzten dizuet URL-a. Ene aburuz oso lagungarria da eskolan IKT-ak erabiltzen hasiko den batentzako izan ere, baliabide askoreen inguruko azalpenak ditu, nola erabiltzen diren, zertarako diren, zer diren eta abar.

Horrez gain, eztabaida bat sortu da klasean, email bat badela eta ez dela, beraz, horrek zapore mingotsa utzi dit.

jueves, 4 de diciembre de 2014

Jarraian ikusten duzuen bideoan, irakaskuntzan beharrezkoak diren estrategiak azaltzen dira. Erraz uleretzen da bideoak transmititzen duen eta ene aburuz oso interesgarria da! Disfrutatu!!

 

jueves, 27 de noviembre de 2014

KLASE TEORIKOA (zazpigarren astea)

Gaurko klase teorikoko aurkezpenak oso interesgarriak iruditu zaizkit, batez ere, Eskola 2.0 ri erreferentzia egiten ziotelako. Horrez gain, aurkezpena egiteko, Pount on programa erabili dute eta horrek oraindik interesgarriagoak egin dituzte aurkezpenak. Oso baliabide interesgarria iruditu zait klasearen aurrean haien gaia aurkezteko eta nire barnean jakin mina sortu dit. Halaere, kontrako zerbait aipatzekotan, ez dio bat-batekotasunari lekurik uzten.

Aurkezpenei bukaera ematera gindoazenean, azkenengo taldeak galdera bat proposatu du, debatea sortzeko asmoz. Galdera bat proposatu dute bi irudiren bitartez:


Gure ustez zein da hobeagoa?

                                                          vs                                






Nire aburuz, ez da hobea ez txarragoa bata edo bestea. Biak dira aberasgarriak umeentzako baina kantitate jakin baten, ez da zertan muturrera eraman behar. Esan dudan bezala,  ez da bata edo bestea, baizik eta, biak baina umeen motibazioa bilatuz, haien onerako izango delako.

martes, 25 de noviembre de 2014

KLASE PRAKTIKOA (seigarren astea)

Aste honetako klase praktikoetan gure taldeko lanarekin jarraitu dugu. Sites-ak gero eta itxura hobeagoa du, informazio oso interesgarria partekatzen ari garelako, praktika onei eta baliabide onei dagokienez. Scoop it- a ere, sortu dugu, interesgarriak diren bideoak ikusteko. Beraz, oso pozik nago egiten ari garen lanarekin, aurrerantza goazela nabaritzen dut.

Gainera, bideo bat ere ikusi dugu, ondoreen publikatuko dudana, nire aburuz hausnarketa bat izatea eragiten dizu, oso interesgarria. Hizkuntza ez da gustatuko litzaidakena baina behintzat, subtitutuluak ditu eta arreglatu gara.





Klase amaieran Alaitzek testu bat irakurri digu, kritika bat hain zuzen, irakasleek ikasleengandik sufritzen duten agresioen inguruko dramatizazioa dela eta, irakasleek pairatzen dituzten tratu txar psikologiko eta fisikoei dagozkien datuak ikaragarriak dira eta hori kritikatzen zen, ez zela hainbesterako.


viernes, 21 de noviembre de 2014

KLASE TEORIKOA (seigarren astea)

Gaurkoan beste talde batzuei tokatu zaie klase teorikoan aurkezpenak egitea.  Nire aburuz, azalpen argiak eta interesgarriak eman dituzte, haiek saiatu dira gure atentzioa deitzen gu adi egoteko asmoz.

Gainera, oso erabilgarria iruditu zaidan metodologia bat erabili dute, hain zuzen, bideo bat egin dute irudi jakin batzuk lotuz eta haien ahotsa atzetik. Inoiz ez nuen horrelako gauzarik ikusi lehenago eta oso erakargarria iruditu zait. Tutorial bat aurkitu dut norbaitek nola erabiltzen den jakin nahi badu:  POWTOON

 
Hemen uzten dizuet oso interesgarria iruditu zaidan bideo bat.

Azkenengo 50 urteetan aspektu ekonomiko, kultural eta pertsonalean izugarrizko aldaketak egon dira munduan. Gaur egun, mundua askoz konplexuagoa da. Hala ere, hezkuntza sistemak ez du aldaketa txikienik ere egin bere programetan eta helburuetan. Zergatik aspertzen dira umeak eskolan? Zergatik ikasketak amaitzen dituztenean ez dakite zer gustatzen zaien eta zer egiten duten ondo?




jueves, 13 de noviembre de 2014

KLASE TEORIKOA (BOSGARREN ASTEA)

Gaurko saio teorikoan talde desberdinok aurkezpenak egin ditugu, gure klasekideei guk irakurritako testuei eta ikusitako bideoei buruz hitz egin diegu.

Gure gai nagusia ezagutzaren gizartea da. Honen inguruan, hiru testu eta bi bideo landu ditugu. Batez ere, berrikuntza teknologikoak gizartearengan duten eraginari buruzko testu eta bideoak dira, hauekiko dugun menpekotasunaz hitz egiten dute eta baita guregan gutxika-gutxika eragiten ari diren aldaketaz ere. Hain zuzen, gure bizimodu kulturalak aldaketa handia pairatuko du, liburuak moduko baliabideak alde batera utziz, teknologietarako dugun zaletasunagatik. 

Testuak irakurri eta ulertu ondoren, ideiak elkarri banatu, azaldu eta argitu ditugu, testuak komentatzen ibili gara gure iritzia emanez. Egia esan, nahiko ados agertu gara hirurok, bai testuekin eta baita gure artean ere. Gure aburuz, orokorrean, gero eta menpekotasun gehiegi agertzen dugu teknologia berriengan, eta oreka bat bilatu behar dugula uste dugu. Izan ere, informazio arlotik edota ezagutzaren esparrutik baliagarriak diren abantailak lor ditzakegu. 

Gure zereginekin hasi gara, lehenik eta behin, testuen laburpenei ekin diegu, horretarako hitz gakoak erabakita genituen, bertatik abiatzeko. Horrez gain, gure laburpenekin bat datozen irudiak aukeratu ditugu, hausnartzeko edo azalpen gisa. Behin hau bukatuta, gure ideia nagusiak power point batean islatu ditugu, hurrengo egunean gure baliabidea izango baita klasearen aurrean aurkezpena egiteko. Azkenik, gure lana dokumentatzaileei pasatuko diegu haiek gure lana ulertu eta baiezta dezaten. 

Testuak:

Sociedad de la información/ sociedad del conocimiento
Mas información, menos conocimiento
¿Sociedad de la información --> sociedad del conocimiento?

Bideoak:

Remove
Book

jueves, 30 de octubre de 2014

KLASE TEORIKOA (hirugarren astea)

Gaurko egunean, lehenengoz, bideo bat ikusi dugu, visiones disruptivas de la educacion izenekoa. Maria Acaso hezkuntzaren eboluzioari buruz hitz egiten agertzen zen bideo horretan. Maria Acaso arte hezkuntzan espezializatutako irakasle eta ikertzaile espaniarra da.

Mariak bideoan azaldu dituen ideia nagusiak, "poder", "invisible", "información" eta "conocimiento " dira. Berak dioenez, hezkuntza disruptiva batean lan egin behar da, teknologia berriak  barneratu behar dira hezkuntza, twiter, skype, besteak beste. Horrez gain, teknika berriak erabili behar dira, musika arte contenporaneoa...

Ondoren ikus dezakezue ikusitako bideoa.

viernes, 24 de octubre de 2014

IRAKURGAIA: IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaurko testu bat irakurri behar izan dugu, IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia testua. Arestian esandakoarekin erlazionatuta dago, teknologiak duen garrantzia eta eragina hezkuntzan.

Azkenengo urteetan gure gizarteak izugarrizko aurrerapenak izan ditu arlo desberdinetan: ekonomian, kulturan eta abar baina aldaketarik nagusienak teknologian eman dira. Aurrera pausu handiak eman dira teknologiari dagokionez, hala ere, hezkuntzan ez da ezer aldatu. Logikoena hezkuntzak eta teknologiak bat egitea izango litzateke baina irakasleak duten baliabide eza eta prestakuntza eza da hori ez gertatzearen arrazoietako bat.

Gaur egun umeak, eskoletan, aspertu egiten dira, ez daude motibatuta. Atentzioa galtzearen arrazoi nagusia hauxe da: hezkuntzak ez duela inolako aldaketarik jaso bera inguratzen duenak izugarrizko eboluzioa izan duen bitartean. Teknologia berriek ikasleen aktibotasunean, talde lanean, gaien arteko eta errealitatearekiko loturetan eta motibazioan eragiten du.

Hezkuntzan, gauzak, orain dela 50 urte egiten ziren moduan egiten jarraitzen ditu gaur egun, eta normala da umeak aspertuta egotea. Haiek etxera doazenean interneten ibiltzen dira haiei atentzioa deitzen dielako baina denek ez dituzte baliabide berak eta badaude batzuk ez dutenak etxean internetik edo teknologia berrik, beraz, prestakuntza hori denei eskaini behar zaie eskolan denek izan behar dute eskubidea. Imajinatu ze garrantzi izango duen teknologia ume horiek nagusiak direnean gaur egun duen garrantzia ikusita. Beraz, honi guztiari konponbide arin eta baliagarria bilatu behar zaio.

Hauek dira nik proposatzen ditudan bi galderak:

  • Hain lagungarriak badira teknologia berriak ikasleentzako haiek motibatuta sentitzeko eta haien sormena garatzeko adibidez zergatik ez du hezkuntzak eboluzionatzen eta eskola web 2.0 aplikatzen edo erabiltzen eskola guztietan?
  • Zergatik irakasleak munduko pertsonarik inportanteenetarikoak izanda duten beharra dela eta ez dira gai teknologia berrien bidez lan egiteko, zergatik ez dugu jasotzen behar dugun beste jakintza horretarako?Ez ahal dago gure gizartea prestatua?

Hauek dira niretzako bost hitz gako: teknologia, hezkuntza, ikasleak, baliabide didaktikoak, IKT. Hemen uzten dizuet testua hobeto uler dezazuen aurkitu dudan eskema argi bat Garazi Aizpeoleak egindakoa: