Mostrando entradas con la etiqueta Baliabide onak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Baliabide onak. Mostrar todas las entradas

jueves, 18 de diciembre de 2014

AGURRA

Sarrera honetan lauhilabetean zehar egindako ibilbidea azaldu nahi dizuet baina letrak bakarrik erabili beharrean argazkiak ere partekatu dutut nire sentipenak, emozioak, beharrak eta abar zuei transmititzeko eta primeran uler dezazuen:



Oker ez banago Urriak 17an edo izan nuen lehen kontaktua irakasgai honekin, ez zen guztiz berria niretzako hala ere ez zitzaidan batere interesgarria iruditzen, egia esan, ez nengoen motibatuta.




Egunak aurrera joan ahala, informazio asko jasotzen hasi ginen, nahiko arraroa zen dena guretzat, ez genituen mugarik, hau da, galduta sentitzen ginen. Izan ere, inork ez zigun esaten zer egin behar zen eta zer ez, beraz, blokeatuta geunden.




Bakoitzak bere bloga eratu zuen, hasieran ez zitzaidan gustatzen ez nekielako erabiltzen, baina aitortu behar dut uste baino errazagoa dela blog bat sortzea eta nohizbehinka gauzak partekatzera "engantxatzen" duela. Oso erraza da bere funtzionamendua eta pozik sentitzen nintzen erabiltzen jakitearren.




Gauzak aldatu ziren google sites-a eraiki behar genuela kontatu zigutenean, ni oso pozik nenbilen blogarekin eta orain sitesa sortu beharra, zerotik hasi eta horrek dakarren guztia...Nire barnean sortu zen sentimendua ondoko irudiak oso ondo isladatzen du. Berriz ere, mendiaren tontorrera heltzeko mendi guztia igo beharra... Baina trastatzen hasi ginen gure barnean sentsazio hobeak sortzeko asmoz, hala ere, denbora pasatzen zen eta guk lan asko genuen egiteko. Galduta sentitzen ginen, denbora galtzen ari bagina. Gainera, ez genekien oso ondo zer egin behar genuen.




Egun baten gure gaia, Baliabide onak eta Praktika onak, aurrera ateratzeko ideia oso ona bururatu zitzaigun eta buru belarri lanean hasi ginen sites-a eta ondoren aurkezpena prestatzen.




Uste dut azkenean oso lan polita egin dugula bai nire taldeak baita praktikako talde guztiak ere, irakasgai honetan hainbat momentu txar baina beste hainbat on izan ditugu. Azken finean, denon artean lan polita egin dugula uste dut eta irakasgai honetan gauza asko ikasi ditut, gehien bat programa berriak eta plataforma berriak ezagutu eta erabiltzen ikasi dut, hau da, irakasleak garenean oso erabilgarriak izango diren baliabideak eta irakasgai hau izan baino aurretik ez nuen imajinatu ere ez egiten hainbeste zeudenik eta hain lagungarriak zirenik. 

Nire aburuz, mugarik ez edukitzeak eta askatasunak egin digu irakasgai honekiko erresistentziak jartzea, hau da, helburua lortzeko egunero zer egin behar den esan ez izanak oso galduta sentiarazi digu. Asko ikasi dut irakasgai honek jarraitu duen metodologiatik, nahiz eta hasieran ez gustatu. Gainera, hasieran ez nengoen batere motibatuta eta orain uste dut oso erabilgarriak direla IKTak umeentzako eta irakasleok horretaz jakin behar dugula eta benetan interesa dut gai honekiko.
 



miércoles, 17 de diciembre de 2014

KLASE PRAKTIKOA (Bederatzigarren astea)

Oraingo asteko klase praktikoetan aurkezpenen momentua izan da, klase guztiari hiruhilabetean zehar egindakoa aurkeztea tokatzen zen eta orokorrean oso ondo egon dira guztiak, azalpenez gain guk egiteko ariketa praktikoak egon dira, alderantziz planteatutako aurkezpenak...

Gehien gustatu zaidana teknografiak izan dira, klaseko batzuek gai hori jorratu dute eta oso gustuko izan dut akabuko emaitza bideo oso politak egin dituzte eta danok egin beharko genuke bat. Hemen uzten dizuet adibIderen bat: TEKNOGRAFIAK

Guk gure gaiaren aurkezpena egin dugu, praktika eta baliabide onak eta nire aburuz oso lan polita gelditu da amaieran, hainbat baliabide desberdinei buruz ikasi dut eta klasekideak parte hartu dezaten egin dugu, beraz, oso pozik nago lortutakoarekin. HEZITEKNIA. Hau da guk sortutako sites-a eta begiradatxo bat bota nahi  izanez gero hemen uzten dizuet URL-a. Ene aburuz oso lagungarria da eskolan IKT-ak erabiltzen hasiko den batentzako izan ere, baliabide askoreen inguruko azalpenak ditu, nola erabiltzen diren, zertarako diren, zer diren eta abar.

Horrez gain, eztabaida bat sortu da klasean, email bat badela eta ez dela, beraz, horrek zapore mingotsa utzi dit.

jueves, 11 de diciembre de 2014

KLASE TEORIKOA (bederatzigarren astea)

Oso interesgarria iruditu zaidan blogei bukaera emateko era azaldu du gaur irakasleak: teoria klaseetan sortu diren ustekabeen inguruko hausnarketa. Izan ere, hainbat desadostasun eta arazo sortu izan dira hiruhilabetean zehar eta denaz pentsatzea ondo datorkigu danori. Hasieran nahiko galduta aurkitzen genuen guru burua eta ni behintzat aurkitu naiz. Baina ez dakidana oso ondo da zergatik jendea ez datorren klasera, batez ere azken aste hauetan, beraz, horren gogoeta egitea oso interesgarria eta aberasgarria izango da guretzat eta baita irakaslearentzat ere.

Horrez gain, dokumentatzaileen aurkezpenak ikusi ditugu, oso interesgarria izan da haiek egindako lana. Danok egindakoa aurkezpen baten batu dute eta horren azalpena eman digute. Uste dut danon lana ezinbestekoa izan dela irakasgai hau aurrera ateratzeko, kate bat izan da, nik hau egiten dut baina geroago zuei transmitituko dizuet zuk ikasi dezazuen eta alderantziz. Beraz, danok egin dugu esfortsua eta hori baloratzeko da.



Hemen uzten dizkizuet dokumentatzaileen sitesak begirada bat bota diezaiezuen, oso interegarriak dira, guztion lana laburbiltzen baitute.

jueves, 27 de noviembre de 2014

KLASE PRAKTIKOA (zazpigarren astea)

Oraingo astea nahiko arraroa da, praktika saio bat baino ez dugulako. Izan ere, bihar, laugarren mailakoek graduazioa dute eta horregatik unibertsitatea hamaiketarako itxi egingo da eta IKTko praktika gabe geldituko gara, hala ere, hurrengo astean errekuperatu behar izango dugu.

Hau guztia kontuan harturik, gaurko klasea topera aprobetxatu dugu, sites-arekin lanean jarraitu dugu, gero eta hobeto dago, izan ere, bi aste barru horren aurkezpena baitugu. Scoop it-a ere eguneratu dugu, bideo interesgarriak topatu ditugu. Blogarekin ere lanean ibili naiz, linkak nola sartu edo ez sartu eta azkenean lortu dut! Oso pozik nago egindako lanarekin eta nik npertsonalki mundu honetatik jaso ditudan ezagutzak eta aurrerapenak direla eta.



viernes, 14 de noviembre de 2014

KLASE PRAKTIKOA (BOSGARREN ASTEA)

Saio teorikoko aurkezpena eta hori lortzeko egin dugun lan guztia sitesera igo dugu. Oraindik ez dakigu oso ondo zelan erabiltzen den google sites baina gutxika-gutxika hobetzen goaz.

Gainera, gaurko zeregina sccop it bat edo delicious bat diseinatzea izan da, baina hori egitera gindoazenean hausnarketa sakon bat sortu da klasean. Guk, ikasleok, ez genuen oso ondo ulertzen irakasgai honen metodologia eta hori izan da hausnarketa eragin duena. Orokorrean, nahiko galduta  aurkitzen dugu gure burua nahiz eta gutxinaka-gutxinaka aurkitzen joan. Gure iritzia emateko nahiaz egon gara eta hortik debate antzeko bat sortu da.

Oso baliagarria izan da niretzako klasea, izan ere, ia denok hartu dugu parte guire iritzia emanez eta baita irakasaleak ere. Azken finean gure etorkizunean hau gertatu daiteke, ni, kasurako, prest nago nire etorkizuneko metodologia aldatzeko nire helburuak betetzen ez badira. Gainera, dokumentatzaileek grabatu dute, beraz, IKT-a ere islatuta agertu da guzti honetan.

Azkenean, metodologia honekin jarraituko dugula erabaki dugu, finean, uste dit oso baliagarria delako guretzako baina hau guztia gure galduta egotearen barne sentsazioak sortu du eta orain klase honen ostean esan dezaket "aurkituta" sentitzen naizela, hau da, nire buruan ideiak argiago ditut.


viernes, 31 de octubre de 2014

KLASE PRAKTIKOA (hirugarren astea)

Heldu bezain pronto taldeka jarri gara, nire taldea, Larak, Asierrek, Aitorrek eta laurok osatzen dugu. Denon artean google sites bat osatu dugu eta oraindik ez dakigu oso ondo zein den jarraitu behar dugun bidea baina denbora pasa ahala, ziur oso baliagarria izango dela guretzako eta ondo egingo dugula.

Sortutako sitesak HEZITEKNIA du izena, Izen hori erabakitzearen arrazoia, hitz konposatu hori hezi eta teknologia hitzek osatzen dutela da. Guretzako teknologiak hezkuntzan, gaur egun daukan garrantzia baino askoz gehiago izan behar zukeen, beraz hori aldatzeko eta aurrera pausuak emateko prest gaude, jendeari baliabide eta praktika onei buruz hitz egiteko eta denon artean aurrera pausu bat emateko. Horregaitik, lanean jarraituko dugu, informazioa bilatuz, baliabide desberdinei buruz informatuz...gure helburua lortzeko asmoz.

jueves, 30 de octubre de 2014

KLASE TEORIKOA (hirugarren astea)

Gaurko egunean, lehenengoz, bideo bat ikusi dugu, visiones disruptivas de la educacion izenekoa. Maria Acaso hezkuntzaren eboluzioari buruz hitz egiten agertzen zen bideo horretan. Maria Acaso arte hezkuntzan espezializatutako irakasle eta ikertzaile espaniarra da.

Mariak bideoan azaldu dituen ideia nagusiak, "poder", "invisible", "información" eta "conocimiento " dira. Berak dioenez, hezkuntza disruptiva batean lan egin behar da, teknologia berriak  barneratu behar dira hezkuntza, twiter, skype, besteak beste. Horrez gain, teknika berriak erabili behar dira, musika arte contenporaneoa...

Ondoren ikus dezakezue ikusitako bideoa.