Oraingo asteko klase praktikoetan aurkezpenen momentua izan da, klase guztiari hiruhilabetean zehar egindakoa aurkeztea tokatzen zen eta orokorrean oso ondo egon dira guztiak, azalpenez gain guk egiteko ariketa praktikoak egon dira, alderantziz planteatutako aurkezpenak...
Gehien gustatu zaidana teknografiak izan dira, klaseko batzuek gai hori jorratu dute eta oso gustuko izan dut akabuko emaitza bideo oso politak egin dituzte eta danok egin beharko genuke bat. Hemen uzten dizuet adibIderen bat: TEKNOGRAFIAK
Guk gure gaiaren aurkezpena egin dugu, praktika eta baliabide onak eta nire aburuz oso lan polita gelditu da amaieran, hainbat baliabide desberdinei buruz ikasi dut eta klasekideak parte hartu dezaten egin dugu, beraz, oso pozik nago lortutakoarekin. HEZITEKNIA. Hau da guk sortutako sites-a eta begiradatxo bat bota nahi izanez gero hemen uzten dizuet URL-a. Ene aburuz oso lagungarria da eskolan IKT-ak erabiltzen hasiko den batentzako izan ere, baliabide askoreen inguruko azalpenak ditu, nola erabiltzen diren, zertarako diren, zer diren eta abar.
Horrez gain, eztabaida bat sortu da klasean, email bat badela eta ez dela, beraz, horrek zapore mingotsa utzi dit.
Mostrando entradas con la etiqueta BerrikuntzaK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta BerrikuntzaK. Mostrar todas las entradas
miércoles, 17 de diciembre de 2014
KLASE PRAKTIKOA (Bederatzigarren astea)
Etiquetas:
argazkiak,
aurkezpenak,
Baliabide didaktikoak,
Baliabide onak,
BerrikuntzaK,
Heziteknia,
Hezkuntza,
klase praktikoak,
Porfolioa,
Praktika onak,
sites,
teknografia
martes, 25 de noviembre de 2014
KLASE PRAKTIKOA (seigarren astea)
Aste honetako klase praktikoetan gure taldeko lanarekin jarraitu dugu. Sites-ak gero eta itxura hobeagoa du, informazio oso interesgarria partekatzen ari garelako, praktika onei eta baliabide onei dagokienez. Scoop it- a ere, sortu dugu, interesgarriak diren bideoak ikusteko. Beraz, oso pozik nago egiten ari garen lanarekin, aurrerantza goazela nabaritzen dut.
Gainera, bideo bat ere ikusi dugu, ondoreen publikatuko dudana, nire aburuz hausnarketa bat izatea eragiten dizu, oso interesgarria. Hizkuntza ez da gustatuko litzaidakena baina behintzat, subtitutuluak ditu eta arreglatu gara.
Klase amaieran Alaitzek testu bat irakurri digu, kritika bat hain zuzen, irakasleek ikasleengandik sufritzen duten agresioen inguruko dramatizazioa dela eta, irakasleek pairatzen dituzten tratu txar psikologiko eta fisikoei dagozkien datuak ikaragarriak dira eta hori kritikatzen zen, ez zela hainbesterako.

viernes, 21 de noviembre de 2014
KLASE TEORIKOA (seigarren astea)
Gaurkoan beste talde batzuei tokatu zaie klase teorikoan aurkezpenak
egitea. Nire aburuz, azalpen argiak eta interesgarriak eman dituzte,
haiek saiatu dira gure atentzioa deitzen gu adi egoteko asmoz.
Gainera, oso erabilgarria iruditu zaidan metodologia bat erabili dute, hain zuzen, bideo bat egin dute irudi jakin batzuk lotuz eta haien ahotsa atzetik. Inoiz ez nuen horrelako gauzarik ikusi lehenago eta oso erakargarria iruditu zait. Tutorial bat aurkitu dut norbaitek nola erabiltzen den jakin nahi badu: POWTOON

Hemen uzten dizuet oso interesgarria iruditu zaidan bideo bat.
Azkenengo 50 urteetan aspektu ekonomiko, kultural eta pertsonalean izugarrizko aldaketak egon dira munduan. Gaur egun, mundua askoz konplexuagoa da. Hala ere, hezkuntza sistemak ez du aldaketa txikienik ere egin bere programetan eta helburuetan. Zergatik aspertzen dira umeak eskolan? Zergatik ikasketak amaitzen dituztenean ez dakite zer gustatzen zaien eta zer egiten duten ondo?

jueves, 13 de noviembre de 2014
KLASE TEORIKOA (BOSGARREN ASTEA)
Gaurko saio teorikoan talde desberdinok aurkezpenak egin ditugu, gure klasekideei guk irakurritako testuei eta ikusitako bideoei buruz hitz egin diegu.
Gure gai nagusia ezagutzaren gizartea da. Honen inguruan, hiru testu eta bi bideo landu ditugu. Batez ere, berrikuntza teknologikoak gizartearengan duten eraginari buruzko testu eta bideoak dira, hauekiko dugun menpekotasunaz hitz egiten dute eta baita guregan gutxika-gutxika eragiten ari diren aldaketaz ere. Hain zuzen, gure bizimodu kulturalak aldaketa handia pairatuko du, liburuak moduko baliabideak alde batera utziz, teknologietarako dugun zaletasunagatik.
Testuak irakurri eta ulertu ondoren, ideiak elkarri banatu, azaldu eta argitu ditugu, testuak komentatzen ibili gara gure iritzia emanez. Egia esan, nahiko ados agertu gara hirurok, bai testuekin eta baita gure artean ere. Gure aburuz, orokorrean, gero eta menpekotasun gehiegi agertzen dugu teknologia berriengan, eta oreka bat bilatu behar dugula uste dugu. Izan ere, informazio arlotik edota ezagutzaren esparrutik baliagarriak diren abantailak lor ditzakegu.
Gure zereginekin hasi gara, lehenik eta behin, testuen laburpenei ekin diegu, horretarako hitz gakoak erabakita genituen, bertatik abiatzeko. Horrez gain, gure laburpenekin bat datozen irudiak aukeratu ditugu, hausnartzeko edo azalpen gisa. Behin hau bukatuta, gure ideia nagusiak power point batean islatu ditugu, hurrengo egunean gure baliabidea izango baita klasearen aurrean aurkezpena egiteko. Azkenik, gure lana dokumentatzaileei pasatuko diegu haiek gure lana ulertu eta baiezta dezaten.
Testuak:
Sociedad de la información/ sociedad del conocimiento
Mas información, menos conocimiento
¿Sociedad de la información --> sociedad del conocimiento?
Bideoak:
Remove
Book
Gure gai nagusia ezagutzaren gizartea da. Honen inguruan, hiru testu eta bi bideo landu ditugu. Batez ere, berrikuntza teknologikoak gizartearengan duten eraginari buruzko testu eta bideoak dira, hauekiko dugun menpekotasunaz hitz egiten dute eta baita guregan gutxika-gutxika eragiten ari diren aldaketaz ere. Hain zuzen, gure bizimodu kulturalak aldaketa handia pairatuko du, liburuak moduko baliabideak alde batera utziz, teknologietarako dugun zaletasunagatik.
Testuak irakurri eta ulertu ondoren, ideiak elkarri banatu, azaldu eta argitu ditugu, testuak komentatzen ibili gara gure iritzia emanez. Egia esan, nahiko ados agertu gara hirurok, bai testuekin eta baita gure artean ere. Gure aburuz, orokorrean, gero eta menpekotasun gehiegi agertzen dugu teknologia berriengan, eta oreka bat bilatu behar dugula uste dugu. Izan ere, informazio arlotik edota ezagutzaren esparrutik baliagarriak diren abantailak lor ditzakegu. Gure zereginekin hasi gara, lehenik eta behin, testuen laburpenei ekin diegu, horretarako hitz gakoak erabakita genituen, bertatik abiatzeko. Horrez gain, gure laburpenekin bat datozen irudiak aukeratu ditugu, hausnartzeko edo azalpen gisa. Behin hau bukatuta, gure ideia nagusiak power point batean islatu ditugu, hurrengo egunean gure baliabidea izango baita klasearen aurrean aurkezpena egiteko. Azkenik, gure lana dokumentatzaileei pasatuko diegu haiek gure lana ulertu eta baiezta dezaten.
Testuak:
Sociedad de la información/ sociedad del conocimiento
Mas información, menos conocimiento
¿Sociedad de la información --> sociedad del conocimiento?
Bideoak:
Remove
Book
Etiquetas:
aldaketa,
aurkezpenak,
Baliabide didaktikoak,
BerrikuntzaK,
bideo interesgarriak,
Ezagutzaren gizartea,
Hezkuntza,
IKT,
Informazioaren gizartea,
Irakurgaiak,
klase teorikoak,
menpekotasuna,
Porfolioa
viernes, 31 de octubre de 2014
KLASE PRAKTIKOA (hirugarren astea)
Heldu bezain pronto taldeka jarri gara, nire taldea, Larak, Asierrek, Aitorrek eta laurok osatzen dugu. Denon artean google sites bat osatu dugu eta oraindik ez dakigu oso ondo zein den jarraitu behar dugun bidea baina denbora pasa ahala, ziur oso baliagarria izango dela guretzako eta ondo egingo dugula.
Sortutako sitesak HEZITEKNIA du izena, Izen hori erabakitzearen arrazoia, hitz konposatu hori hezi eta teknologia hitzek osatzen dutela da. Guretzako teknologiak hezkuntzan, gaur egun daukan garrantzia baino askoz gehiago izan behar zukeen, beraz hori aldatzeko eta aurrera pausuak emateko prest gaude, jendeari baliabide eta praktika onei buruz hitz egiteko eta denon artean aurrera pausu bat emateko. Horregaitik, lanean jarraituko dugu, informazioa bilatuz, baliabide desberdinei buruz informatuz...gure helburua lortzeko asmoz.

jueves, 30 de octubre de 2014
KLASE TEORIKOA (hirugarren astea)
Gaurko egunean, lehenengoz, bideo bat ikusi dugu, visiones disruptivas de la educacion izenekoa. Maria Acaso hezkuntzaren eboluzioari buruz hitz egiten agertzen zen bideo horretan. Maria Acaso arte hezkuntzan espezializatutako irakasle eta ikertzaile espaniarra da.
Mariak bideoan azaldu dituen ideia nagusiak, "poder", "invisible", "información" eta "conocimiento " dira. Berak dioenez, hezkuntza disruptiva batean lan egin behar da, teknologia berriak barneratu behar dira hezkuntza, twiter, skype, besteak beste. Horrez gain, teknika berriak erabili behar dira, musika arte contenporaneoa...
Ondoren ikus dezakezue ikusitako bideoa.
viernes, 24 de octubre de 2014
IRAKURGAIA: IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Gaurko testu bat irakurri behar izan dugu, IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia testua. Arestian esandakoarekin erlazionatuta dago, teknologiak duen garrantzia eta eragina hezkuntzan.
Azkenengo urteetan gure gizarteak izugarrizko aurrerapenak izan ditu arlo desberdinetan: ekonomian, kulturan eta abar baina aldaketarik nagusienak teknologian eman dira. Aurrera pausu handiak eman dira teknologiari dagokionez, hala ere, hezkuntzan ez da ezer aldatu. Logikoena hezkuntzak eta teknologiak bat egitea izango litzateke baina irakasleak duten baliabide eza eta prestakuntza eza da hori ez gertatzearen arrazoietako bat.
Gaur egun umeak, eskoletan, aspertu egiten dira, ez daude motibatuta. Atentzioa galtzearen arrazoi nagusia hauxe da: hezkuntzak ez duela inolako aldaketarik jaso bera inguratzen duenak izugarrizko eboluzioa izan duen bitartean. Teknologia berriek ikasleen aktibotasunean, talde lanean, gaien arteko eta errealitatearekiko loturetan eta motibazioan eragiten du.
Hezkuntzan, gauzak, orain dela 50 urte egiten ziren moduan egiten jarraitzen ditu gaur egun, eta normala da umeak aspertuta egotea. Haiek etxera doazenean interneten ibiltzen dira haiei atentzioa deitzen dielako baina denek ez dituzte baliabide berak eta badaude batzuk ez dutenak etxean internetik edo teknologia berrik, beraz, prestakuntza hori denei eskaini behar zaie eskolan denek izan behar dute eskubidea. Imajinatu ze garrantzi izango duen teknologia ume horiek nagusiak direnean gaur egun duen garrantzia ikusita. Beraz, honi guztiari konponbide arin eta baliagarria bilatu behar zaio.
Hauek dira nik proposatzen ditudan bi galderak:
Hauek dira niretzako bost hitz gako: teknologia, hezkuntza, ikasleak, baliabide didaktikoak, IKT. Hemen uzten dizuet testua hobeto uler dezazuen aurkitu dudan eskema argi bat Garazi Aizpeoleak egindakoa:

- Hain lagungarriak badira teknologia berriak ikasleentzako haiek motibatuta sentitzeko eta haien sormena garatzeko adibidez zergatik ez du hezkuntzak eboluzionatzen eta eskola web 2.0 aplikatzen edo erabiltzen eskola guztietan?
- Zergatik irakasleak munduko pertsonarik inportanteenetarikoak izanda duten beharra dela eta ez dira gai teknologia berrien bidez lan egiteko, zergatik ez dugu jasotzen behar dugun beste jakintza horretarako?Ez ahal dago gure gizartea prestatua?
Hauek dira niretzako bost hitz gako: teknologia, hezkuntza, ikasleak, baliabide didaktikoak, IKT. Hemen uzten dizuet testua hobeto uler dezazuen aurkitu dudan eskema argi bat Garazi Aizpeoleak egindakoa:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)