Mostrando entradas con la etiqueta Irakurgaiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irakurgaiak. Mostrar todas las entradas

jueves, 13 de noviembre de 2014

KLASE TEORIKOA (BOSGARREN ASTEA)

Gaurko saio teorikoan talde desberdinok aurkezpenak egin ditugu, gure klasekideei guk irakurritako testuei eta ikusitako bideoei buruz hitz egin diegu.

Gure gai nagusia ezagutzaren gizartea da. Honen inguruan, hiru testu eta bi bideo landu ditugu. Batez ere, berrikuntza teknologikoak gizartearengan duten eraginari buruzko testu eta bideoak dira, hauekiko dugun menpekotasunaz hitz egiten dute eta baita guregan gutxika-gutxika eragiten ari diren aldaketaz ere. Hain zuzen, gure bizimodu kulturalak aldaketa handia pairatuko du, liburuak moduko baliabideak alde batera utziz, teknologietarako dugun zaletasunagatik. 

Testuak irakurri eta ulertu ondoren, ideiak elkarri banatu, azaldu eta argitu ditugu, testuak komentatzen ibili gara gure iritzia emanez. Egia esan, nahiko ados agertu gara hirurok, bai testuekin eta baita gure artean ere. Gure aburuz, orokorrean, gero eta menpekotasun gehiegi agertzen dugu teknologia berriengan, eta oreka bat bilatu behar dugula uste dugu. Izan ere, informazio arlotik edota ezagutzaren esparrutik baliagarriak diren abantailak lor ditzakegu. 

Gure zereginekin hasi gara, lehenik eta behin, testuen laburpenei ekin diegu, horretarako hitz gakoak erabakita genituen, bertatik abiatzeko. Horrez gain, gure laburpenekin bat datozen irudiak aukeratu ditugu, hausnartzeko edo azalpen gisa. Behin hau bukatuta, gure ideia nagusiak power point batean islatu ditugu, hurrengo egunean gure baliabidea izango baita klasearen aurrean aurkezpena egiteko. Azkenik, gure lana dokumentatzaileei pasatuko diegu haiek gure lana ulertu eta baiezta dezaten. 

Testuak:

Sociedad de la información/ sociedad del conocimiento
Mas información, menos conocimiento
¿Sociedad de la información --> sociedad del conocimiento?

Bideoak:

Remove
Book

viernes, 24 de octubre de 2014

IRAKURGAIA: IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaurko testu bat irakurri behar izan dugu, IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia testua. Arestian esandakoarekin erlazionatuta dago, teknologiak duen garrantzia eta eragina hezkuntzan.

Azkenengo urteetan gure gizarteak izugarrizko aurrerapenak izan ditu arlo desberdinetan: ekonomian, kulturan eta abar baina aldaketarik nagusienak teknologian eman dira. Aurrera pausu handiak eman dira teknologiari dagokionez, hala ere, hezkuntzan ez da ezer aldatu. Logikoena hezkuntzak eta teknologiak bat egitea izango litzateke baina irakasleak duten baliabide eza eta prestakuntza eza da hori ez gertatzearen arrazoietako bat.

Gaur egun umeak, eskoletan, aspertu egiten dira, ez daude motibatuta. Atentzioa galtzearen arrazoi nagusia hauxe da: hezkuntzak ez duela inolako aldaketarik jaso bera inguratzen duenak izugarrizko eboluzioa izan duen bitartean. Teknologia berriek ikasleen aktibotasunean, talde lanean, gaien arteko eta errealitatearekiko loturetan eta motibazioan eragiten du.

Hezkuntzan, gauzak, orain dela 50 urte egiten ziren moduan egiten jarraitzen ditu gaur egun, eta normala da umeak aspertuta egotea. Haiek etxera doazenean interneten ibiltzen dira haiei atentzioa deitzen dielako baina denek ez dituzte baliabide berak eta badaude batzuk ez dutenak etxean internetik edo teknologia berrik, beraz, prestakuntza hori denei eskaini behar zaie eskolan denek izan behar dute eskubidea. Imajinatu ze garrantzi izango duen teknologia ume horiek nagusiak direnean gaur egun duen garrantzia ikusita. Beraz, honi guztiari konponbide arin eta baliagarria bilatu behar zaio.

Hauek dira nik proposatzen ditudan bi galderak:

  • Hain lagungarriak badira teknologia berriak ikasleentzako haiek motibatuta sentitzeko eta haien sormena garatzeko adibidez zergatik ez du hezkuntzak eboluzionatzen eta eskola web 2.0 aplikatzen edo erabiltzen eskola guztietan?
  • Zergatik irakasleak munduko pertsonarik inportanteenetarikoak izanda duten beharra dela eta ez dira gai teknologia berrien bidez lan egiteko, zergatik ez dugu jasotzen behar dugun beste jakintza horretarako?Ez ahal dago gure gizartea prestatua?

Hauek dira niretzako bost hitz gako: teknologia, hezkuntza, ikasleak, baliabide didaktikoak, IKT. Hemen uzten dizuet testua hobeto uler dezazuen aurkitu dudan eskema argi bat Garazi Aizpeoleak egindakoa:

jueves, 23 de octubre de 2014

KLASE TEORIKOA (bigarren astea)

Gaurkoa klase arraro samarra izan da, hogei baino ez gara klasean egon, LOMCE dela eta Espainiako sindikatuek proposatu duen grebagatik. Horregatik, denok egongo bagina egin ezingo genituzkeen gauzak egin ditugu: zalantzak galdetu, ideiak proposatu eta gure artean gehiago ezagutu.

Horrez gain, irakasgai honetan izango dugun metodologiaz aritu gara. Bi aukera proposatu dizkigu Alaitzek eta guk horietako bat hautatu dugu, ikasketa kolektiboa sustatzen duen aukera, erronka berria izango da guretzako. Metodologia desberdina da, lau talde dokumentatzaile egongo dira eta horiek besteon lana aztertu eta gu animatu beharko gaituzte. Aukera hau hautatzearen arrazoi nagusia hauxe da: Guk etorkizunean eskolak emango ditugu eta gure lan egiteko era gaur egunekoa baino askoz garatuagoa izatea espero dugu, baliabide teknologikoak erabiliz adibidez, horretarako ikasi behar dugu eta nire aburuz metodologia honek laguntza handia eskainiko digu horretarako. Denon artean lagunduko gara gure helburua lortzeko.